Bilboko Gordailu Zabalak balio estrategiko handia dauka. Horregatik, zure merkantziak ez ezik, zeure konfidantza ere jarriko duzu guregan. Eta merezi duzun moduan erantzungo dizugu.
Merkantzien trafiko-operazioak, zein lehengai eta produktu espezifikoentzako gure biltegi erregulatzeileetako operazioak ohikoak dira gure Bilboko Gordailu Zabalean, gure depositu eta biltegien kokagune aproposari esker.
Posizio estrategiko honi esker Frantziako hego-mendebaldera eta Espainia eta Portugaleko iparraldera iritsi gaitezke.
Komunikazioen arloan, Bilboko Gordailu Zabala garraio sare kontinental desberdinekin lotuta dago RENFE espainiar trenbide sistemaren bidez, europar autopista eta autobide sarearekin ere lotura zuzenak dituelarik (A-8, A-68, A-1, A-2).
Itsas loturei dagokienez, Bilboko Gordailu Zabala bere portuaren bidez mundu guztiko 500 destino baino gehiagorekin konektatua dago, horietara joan-etorri ugari eta erregularrak eskainiz.