Baft terminala logistika arlora aplikatutako baliabide teknologiko berrienak dituen hotz instalazio modernoa da. Erabateko trazabilitate sistema bati esker salgaien jarraipen etengabea ahalbidetzen du suministro katean zehar eta denbora errealean, manipulazio eta biltegiratze eragiketa guztiak CE 178/ 2002 araudian ezarritako elikagaien segurtasunerako eskakizunen arabera kontrolatzen direlarik. Informazioa urrunetik eskura daiteke bai Internet, bai EDI-ren bidez.
Horrez gain, 4000m²-tik gorako instalazioak eta eta 250m-ko lehentasunezko atrakalekua du kaian, 10 m-ko sarkurekin.
Bere biltegiratze ahalmena 25.000m³ da, 5.000 tona produktu bezain beste.
Biltegiratzeko modulo desberdinek posible egiten dute salgaiak temperatura desberdinetan kontserbatzea, hala nola +12°/ -5° C fresko-hoztuan, eta -22° C arte izoztuan. Horrez gain, itsas produktuak manipulatzeko gela bat dago. .
Baft, Gordailu Zabal eta Aduanakoa ez den Gordailu gisa dago sailkatua, ondorioz inportazioko salgaien bilketa ahalbidetzen du dagozkion zerga eta tarifen ordainketa biltegitik atera arte geroagotuz, eta sal-erosketa eragiketak erregimen hauen arabera egitea ere bai.