AURKEZPENA
historia

Bilboko Gordailu Zabala 1918ko uztailaren 30eko Errege Lege-dekretuak sortu eta baimendu zuen, nazioarteko merkataritza errazteko helburuarekin. Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portu Agintaritzak osatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundea da.

1920. urtearen erdi aldera Bilboko Gordailu Zabalak, Bilboko Portuak inguru horretan izango zuen hedapena aurreratuz, Santurtziko instalazio nagusiak zabaldu zituen eta bertan jardun du gaur egunera arte, urteekin eraldaketa desberdinak izan dituelarik.

historia

1931. urtean Bilboko Gordailu Zabalak Uribitarteko instalazioak hartu eta bertan egon zen funtzionamendu betean 1974. urtera arte. Orduan, herriaren hirigintza-bultzada eta itsasontzien neurrien handitzeak behartuta Deustuko Kanalera mugitu zuen bere ekintzen gunea, eta bertan iraun du 2002. urtera arte.

2002ko apirilaren 29an, azkenik, Santurtziko Portuko Reina Victoria Kaian dauden instalazioetan ireki ziren erakundearen bulego nagusiak, bere jarduera guztiak egiten diren lekuan.

puerto
© copyright Bilboko Gordailu Zabalak 2009