1. Kontzeptua
Gordailu edo eremu frankoak, elkarteko aduana-lurraldearen parte edo lokalak dira, baina elkartetik bereiztuta daude. Hauetan edozein kantitate, izaera, jatorri, edo destinoa duten materialak sartu daitezke. Betiere kontuan izanda ordena publikoa, moraltasuna, segurtasun publikoa, osasunaren babesa edo bestelako arrazoiengatik ezar daitezkeen debeku edo murrizketak.
Aipatutako merkantzia hauek nahibeste denbora egon daitezke biltegietan, harik eta ekonomi-operadoreak beste destino bat betiko eman arte, hala nola, aduana-erregimena, berriro esportatzea, bertan behera uztea, edo eta abar. Bertan dauden bitartean, merkantzia hauek ez daude inportazio-eskubide, barne-karga edo merkataritza-politiken eraginen menpe.
2. Onurak
Gordailu edo esparru frankoek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: biltegi zerbitzua, manipulazioa, merkantzien mantenimendua, zamaketa lanak, edukiontziak bete eta hustutzeko aukera, sailkapen zerbitzua edo orokorrean, ohiko manipulazio arruntak egiteko aukera. Horretaz gainera, eremu edo gordailu franko batean zuzenean sar daiteke edonolako merkantzia, normalean eta kasu zehatzak salbu, aduanaren beharrezko betebehar edo formalitateetatik libre.
Esan dugunez, esparru edo gordailu frankoetan egiten diren sarrera, irteera eta operazioetan aduana tramiteak asko errazten dira eta askatasun hori kokapenari zor zaio. Izan ere aduana barrutian bertako zerbitzuek etengabe zaintzen dute eta beste zenbait tokitan, aduanako agintaritzak kanpo-zainketa ezarri du.
Laburbilduz, merkantziek alde eta gordailu franko batean honako abantailak izan ditzakete: